sábado, 5 de marzo de 2011

NON?? ZARAUTZEKO ATERPETXEA



Hemen daukazue gure helbidea, hurrengo igandean ( bisita eguna) etorriko bazarete jakin dezazuen.
Ikusi mapa handiagoa

Udaleku lehen eguna


UZTAILAK 7

Gaur gure lehen eguna izan da Zarautzeko aterpean. Autobusez iritsi gara aterpera eta gelak eta guzti banatu ondoren ezagutze jolasak egin ditugu. Urduritasuna nabarmena izan da, baina jolasak egin ondoren umeak gustora daudela begibistakoa izan da. Gero bazkaltzera joan gara, baina hasi baino lehen hamabostaldiko mahai atontze plangintza osatu dugu, bakoitzari bere turnoa emanez.
Menuarekin ez dugu inolako arazorik izan gaur lehengo eguna izanda guztiek ondo jan dutelako. Arratsean denbora librea euki ondoren, herria ezagutzeko ginkanara jolastu dugu. Jolas honen ondorioz, ikusi dezakegu umeak ondo konpontzen direla herrian zehar. Amaitzeko afaldu eta berriz denbora librea eman diegu. Oso nekatuta zeudela esan digutenez, lotara joan gara zuzenean.
Gabon! Bihar arte! =)

NOTAK: Zerbait duzu komentatzeko? Anima zaitezte bolgean komentatzeRa. Edoeiz gomendio gustura onartuko dugu.

UDAN GOZATU!!


2011ko udan ondo pasatu nahi baduzu, ez eduki zalantzarik gure udaoporretara etortzen; etor zaitez gure primerako udalekuetara! Aisialdian jolastu, mozorratu, festak,... ekintza ezberdinak egin nahi badituzu hemen duzu zure aukera paregabea! Ez ahaztu: anima zaitez gure udalekuetara etortzen eta udako oporrak disfrutatu! Lagunekin euskaraz dibertitzeko modu aproposena! Aurkitu hemen eskuragarri duzun informazio guztia eta deituiguzu zure eskaera egiteko! ANIMO!


INFORMAZIOA:
Udaleku itxia uztailaren 7tik-14ra. Zarautzeko aterpetxean. 14-16 urtekoentzat.
Ekintza ezberdinak egingo dira; hala nola, surfa, rafitng, piraguismo, eskalada, diskofesta, jolas pilo, igeriketa, aerobik...
Helburuak:
-Euskal elkarbizitza sustatu, gure harremanak hobetuz eta giro alai batean elkarbizitzen.
-Euskararen aldarrikapena, euskal kultura sustatuz.
-Ingurugiroarekiko errespetua eta sentsibilizazioa.
-Animaliekin bizitzen ikasi.
-Adimen eta bertute fisikoak garatu.