UZTAILAK 7
Gaur gure lehen eguna izan da Zarautzeko aterpean. Autobusez iritsi gara aterpera eta gelak eta guzti banatu ondoren ezagutze jolasak egin ditugu. Urduritasuna nabarmena izan da, baina jolasak egin ondoren umeak gustora daudela begibistakoa izan da. Gero bazkaltzera joan gara, baina hasi baino lehen hamabostaldiko mahai atontze plangintza osatu dugu, bakoitzari bere turnoa emanez.
Menuarekin ez dugu inolako arazorik izan gaur lehengo eguna izanda guztiek ondo jan dutelako. Arratsean denbora librea euki ondoren, herria ezagutzeko ginkanara jolastu dugu. Jolas honen ondorioz, ikusi dezakegu umeak ondo konpontzen direla herrian zehar. Amaitzeko afaldu eta berriz denbora librea eman diegu. Oso nekatuta zeudela esan digutenez, lotara joan gara zuzenean.
Gabon! Bihar arte! =)
NOTAK: Zerbait duzu komentatzeko? Anima zaitezte bolgean komentatzeRa. Edoeiz gomendio gustura onartuko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario